Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta Hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Hezkuntza. Mostrar todas las entradas

2012/11/20

Haurrak gidatu edo bideratu

     Blog honetako sarreran adierazten dudan bezala, haurrekiko ikuspegia zeharo aldatu da. Aurreko ikasturtean psikomotrizitate ikasgaian gauza garrantzitsu bat ikasi genuen. Bizitzan zehar helduek haurrak nola gidatzen duten ikusi izan du, edozein arlotan gainera, ikastolan, eskolaz kanpoko ekintzetan, edozein saiotan… Psikomotrizitate ikasgaian gidatze hau baztertu behar dela erakutsi ziguten. Egia da, hasiera batean ez nuela ezer ulertzen, alegia, ez nuen hau konpartitzen. Bizi guztian zerbait egiten ikusi eta gero zaila izaten baita ikuspuntu hori aldatzea.  
 
     Bernard Aucouturier izan zen psikomotrizitateko aitzindari. Haurrak beste modu batean ikusteko eta beraien gaitasunak indartzeko gai izan zen. Psikomotrizitate saioak duen ezaugarrietako bat lehen aipatutako hori izan da, helduaren gidaritza desagertzen dela hain zuzen ere. Horrelako saioa batean protagonista haurra da, ez da heldua. Gure hezkuntza sisteman eta beste arlo desberdinetan protagonista heldua da, berorrek gidatzen ditu saioa haurraren askatasuna blokeatuz. Honek haurrek dituzten gaitasun asko indargabetzen ditu, honez gain dependentzia sortzen du.
     Gai hau oso luzea denez, sarrera bat besterik ez dizuet egin. Orain gustatuko litzaidake honetaz hausnar dezazuen. Hau da, haurrak gidatu behar ditugu, beraz, guk esaten duguna egin behar dute eta esaten dugu bezala, edo bideratu beraien askatasuna bermatuz eta beraien esperientzien bitartez ikasten utzi.
Datorren astean Bernard Aucouturierri buruzko informazioa jarriko dizuet.
 

2012/11/13

Sormena eta hezkuntza

 
Aurreko astean esan nizuen bezala hemen daukazue Sir Ken Robinsonek egindako hitzaldi famatua. Kostata baina bideoa euskaraz izatea lortu dut. Bideo ikusi aurretik bertan esandako batzuk aurreratuko dizkizuet:

- "Hezkuntza sistemak sormena hiltzen du"
- "Sormena alfabetatzea bezain garrantzitsua da eta ez ditugu maila berean jartzen"
- "Erratzeko bildur bazara, ez duzu ezer originalik egingo"
- "Sistema honetan ikasleak bildur dira erratzeko"
 



2012/11/07

Sir Ken Robinson

Ingalaterran jaio arren gaur egun Estatu Batuetan bizi da hezitzaile eta idazle hau. Pertsona hau ezaguna da hezkuntzari egindako kritikengatik. Gehienbat sormenari buruzko hitzaldiak egiteagatik da gurean ezagun. Hori dela eta berak esandako batzuk jarriko ditut zuek honetaz hausnar dezazuen.
 
 
-  “Haurrek jaiotzez izugarrizko dohainak dituzte, artistak dira, zailena hazten doan heinean artista izaten jarraitzea da”
-  “ Hezkuntza sistema honek sormena baliogabetzen du”
- “Hezkuntza sistema honetan ezin dituzu errakuntzak egin”
- “Erratu ezean ez dago originaltasuna ateratzerik”
 
Ez dakit noizbait beste hezkuntza sistema bat planteatu diozun zeure buruari. Ez dakit Sir Ken Robinson esandako hauekin bat zatozen, suposatzen dut bere arrazoiak izango dituela hauek esateko. Datorren astean hauek eta beste hainbat gauza esandakoen bideoa jarriko dizuet. Bitartean honetaz hausnarketa txiki bat egitea gomendatzen dizuet.

2012/11/02

Pertsonai hau nor da?

 
 
Ba al dakizue nor den pertsonai hau?
 
 
 


Eta orain?



Agian orain badakizue nor den:


Sir Ken Robinson du izena. Datorren astean pertsona hau aurkeztuko dizuet. Honek hezkuntza eta umeei buruzko hitzaldiak egiten ditu. Datorren aste arte itxaron beharko duzue.