Blog honetako sarreran adierazten
dudan bezala, haurrekiko ikuspegia zeharo aldatu da. Aurreko ikasturtean
psikomotrizitate ikasgaian gauza garrantzitsu bat ikasi genuen. Bizitzan zehar helduek
haurrak nola gidatzen duten ikusi izan du, edozein arlotan gainera, ikastolan,
eskolaz kanpoko ekintzetan, edozein saiotan… Psikomotrizitate ikasgaian gidatze
hau baztertu behar dela erakutsi ziguten. Egia da, hasiera batean ez nuela ezer
ulertzen, alegia, ez nuen hau konpartitzen. Bizi guztian zerbait egiten ikusi
eta gero zaila izaten baita ikuspuntu hori aldatzea.
Bernard Aucouturier izan zen psikomotrizitateko
aitzindari. Haurrak beste modu batean ikusteko eta beraien gaitasunak
indartzeko gai izan zen. Psikomotrizitate saioak duen ezaugarrietako bat lehen
aipatutako hori izan da, helduaren gidaritza desagertzen dela hain zuzen ere.
Horrelako saioa batean protagonista haurra da, ez da heldua. Gure hezkuntza
sisteman eta beste arlo desberdinetan protagonista heldua da, berorrek gidatzen
ditu saioa haurraren askatasuna blokeatuz. Honek haurrek dituzten gaitasun asko
indargabetzen ditu, honez gain dependentzia sortzen du.
Gai hau oso luzea denez, sarrera bat besterik ez
dizuet egin. Orain gustatuko litzaidake honetaz hausnar dezazuen. Hau da,
haurrak gidatu behar ditugu, beraz, guk esaten duguna egin behar dute eta
esaten dugu bezala, edo bideratu beraien askatasuna bermatuz eta beraien
esperientzien bitartez ikasten utzi.
Datorren astean Bernard Aucouturierri buruzko informazioa jarriko dizuet.
No hay comentarios:
Publicar un comentario