Páginas

2012/12/19

Arrastre al pecho

Askotan ez dakigu zein garrantzitsua den naturari kasu egitea. Gaur egun gizartean ditugun pentsaera eta jokaera askok ez diote naturari kasu handirik egiten. Jarraian daukazuen bideo honetan jaioberriaren eta amaren arteko harremana zein garrantzitsua den ikusi ahalko dugu. Jaioberriak titiaren erroak botatzen duten jarioa usaintzeko kapazak dira, horri esker inolako lagumtzarik gabe erroa aurkitzeko kapazak dira. Bideo honetan lehenengo kontaktu honen garrantzia ikusi ahalko duzue.
 
 

2012/12/14

Arrazakeria

Gaur bideo iinteresgarri bat bilatu dut you tuben. Ez dakit nire lehenengo sarrera ikusi duzuen, beraz bideo hau ikusi aurretik lehenengo sarrerako bideoa ikustea gomendatzen dizuet.
Bideoa ikusteko hemen klikatu
Bideo honek nik aurretik jarritako bideo horri parodia egiten dio. Noizean behin horrelako bideoak ikustea ere gomendagarria da. Ia gustatzen zaizuen.
 
 

2012/12/10

Psikomotrizitatea eta Bernard Acoutourier

Bideo honen bidez psikomotizitatea hobeto ulertzea espero dut. Badira aste batzuk honen inguruan ari garela, ez dakit informazioa bilatu duzuen. Horregatik bideo hau jarri nahi dizuet. Espero dut zuen gustokoa izatea.
 
 

2012/12/02

Psikomotrizitatea zer da?


Psikomotrizitatea mugimenduaren adierazpena da, umearen eremu guztietan landu behar da: afektibo,motorean eta kognitiboan.
Mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen terminoa. Haurraren kasuan, termino horrek agerian jartzen du haurraren garapen psikologikoan mugimenduak duen garrantzia. Hau da, psikomotrizitateak gorputzaren mugimenduaren bidezko haurraren garapenean jartzen du arreta. Haurraren garapen psikologikoa gorputzaren mugimenduaren bitartez ematen da. Gorputzaren bitartez, baina kanpoko munduarekin harremanetan.
 
 
 


2012/11/26

Bernard Aucouturier

 

Nor da Bernard Aucouturier?
 
 
 
 
 
 
Praktika psikomotrizitatearen aita da Bernard Aucouturier frantsesa. Euskal Herrian jarraitzaile asko ditu, Bergarako UNEDeko Psikomotrizitate Eskolaren inguruan mugitzen direnak, batik bat. Eskola horrek behin baino gehiagotan ekarri izan du Euskal Herrira, eta iaz ere Gasteizen azaroaren hasieran ospatu ziren jardunaldietan aritu zen.

Txikitatik giro pedagogiko irekian hezia izan zen. Aita irakaslea zuen eta antzerkia asko gustatzen zitzaiona. Freineten laguna zen, eta haren pedagogia jarraitzen zuen. Ama, berriz, ezkerreko militantea zen, gai sozialekin oso konprometitua zegoena eta politikan murgildua zebilena. Giro horretan, gurasoek inoiz ez zuten behartu eskolara joatea, eta nahi zuenean joaten zen.

Haur eskoletan asko ibilia da eta urte askotako eskamentua du. Arlo teorikoan zein praktikoan jarduna da. Liburu berri bat argitaratzekoa da laster: Praktika psikomotrizitatean soilik zentratu gabe, haurraz, pedagogiaz eta hezitzaileen jarreraz asko hitz egiten du liburuan. Grau argitaletxeak jarriko du gure eskuetan gutxi barru.

2012/11/20

Haurrak gidatu edo bideratu

     Blog honetako sarreran adierazten dudan bezala, haurrekiko ikuspegia zeharo aldatu da. Aurreko ikasturtean psikomotrizitate ikasgaian gauza garrantzitsu bat ikasi genuen. Bizitzan zehar helduek haurrak nola gidatzen duten ikusi izan du, edozein arlotan gainera, ikastolan, eskolaz kanpoko ekintzetan, edozein saiotan… Psikomotrizitate ikasgaian gidatze hau baztertu behar dela erakutsi ziguten. Egia da, hasiera batean ez nuela ezer ulertzen, alegia, ez nuen hau konpartitzen. Bizi guztian zerbait egiten ikusi eta gero zaila izaten baita ikuspuntu hori aldatzea.  
 
     Bernard Aucouturier izan zen psikomotrizitateko aitzindari. Haurrak beste modu batean ikusteko eta beraien gaitasunak indartzeko gai izan zen. Psikomotrizitate saioak duen ezaugarrietako bat lehen aipatutako hori izan da, helduaren gidaritza desagertzen dela hain zuzen ere. Horrelako saioa batean protagonista haurra da, ez da heldua. Gure hezkuntza sisteman eta beste arlo desberdinetan protagonista heldua da, berorrek gidatzen ditu saioa haurraren askatasuna blokeatuz. Honek haurrek dituzten gaitasun asko indargabetzen ditu, honez gain dependentzia sortzen du.
     Gai hau oso luzea denez, sarrera bat besterik ez dizuet egin. Orain gustatuko litzaidake honetaz hausnar dezazuen. Hau da, haurrak gidatu behar ditugu, beraz, guk esaten duguna egin behar dute eta esaten dugu bezala, edo bideratu beraien askatasuna bermatuz eta beraien esperientzien bitartez ikasten utzi.
Datorren astean Bernard Aucouturierri buruzko informazioa jarriko dizuet.
 

2012/11/13

Sormena eta hezkuntza

 
Aurreko astean esan nizuen bezala hemen daukazue Sir Ken Robinsonek egindako hitzaldi famatua. Kostata baina bideoa euskaraz izatea lortu dut. Bideo ikusi aurretik bertan esandako batzuk aurreratuko dizkizuet:

- "Hezkuntza sistemak sormena hiltzen du"
- "Sormena alfabetatzea bezain garrantzitsua da eta ez ditugu maila berean jartzen"
- "Erratzeko bildur bazara, ez duzu ezer originalik egingo"
- "Sistema honetan ikasleak bildur dira erratzeko"
 



2012/11/07

Sir Ken Robinson

Ingalaterran jaio arren gaur egun Estatu Batuetan bizi da hezitzaile eta idazle hau. Pertsona hau ezaguna da hezkuntzari egindako kritikengatik. Gehienbat sormenari buruzko hitzaldiak egiteagatik da gurean ezagun. Hori dela eta berak esandako batzuk jarriko ditut zuek honetaz hausnar dezazuen.
 
 
-  “Haurrek jaiotzez izugarrizko dohainak dituzte, artistak dira, zailena hazten doan heinean artista izaten jarraitzea da”
-  “ Hezkuntza sistema honek sormena baliogabetzen du”
- “Hezkuntza sistema honetan ezin dituzu errakuntzak egin”
- “Erratu ezean ez dago originaltasuna ateratzerik”
 
Ez dakit noizbait beste hezkuntza sistema bat planteatu diozun zeure buruari. Ez dakit Sir Ken Robinson esandako hauekin bat zatozen, suposatzen dut bere arrazoiak izango dituela hauek esateko. Datorren astean hauek eta beste hainbat gauza esandakoen bideoa jarriko dizuet. Bitartean honetaz hausnarketa txiki bat egitea gomendatzen dizuet.

2012/11/02

Pertsonai hau nor da?

 
 
Ba al dakizue nor den pertsonai hau?
 
 
 


Eta orain?



Agian orain badakizue nor den:


Sir Ken Robinson du izena. Datorren astean pertsona hau aurkeztuko dizuet. Honek hezkuntza eta umeei buruzko hitzaldiak egiten ditu. Datorren aste arte itxaron beharko duzue.

2012/10/25

Haurra oinez

Bideo honetan urte bat inguru daukan haur bati egindako proba bat ikus dezakezue. Proba honetan zergatik ibiltzen garen ikertzen saiatu ziren.


Honen inguruan zerbait gehiago jakin nahi baduzu: Klik egin

2012/10/24

Haurraren gaitasuna

Bideo honek aita dantzari batek bere semearengan duen konfiantza adierazten du. Haurrengan konfiantza izatea garrantzitsua da, beraiek aske sentitzen direnean dituzten gaitasunak adierazteko erraztasun gehiago daukate. Haur honek egiten duena beste edozein haur ere egin dezake, alegia, gaitasunak edozeinek daukala esan nahi du. Beste eragile batzuk izango dira gaitasun hauek garatzeko eta indartzeko baliogarriak, giroa, beraikiko konfiantza, askatasuna, arau batzuk desagertaraztea....


Txepe txeptxa ipuina

Bideo hau haur hezkuntzako ikasgai baterako egin genuen. Istorio bat kontatzeko txotxongiloak erabili genituen. Ikusi ahalko duzue praktika falta daukagula, baina gure asmoa baloreak transmititzea izan zen, beraz harreta jarri edukiari eta barre egin ikuskizunarekin.

2012/10/16

Haurren balioak

Bideo hau ere ikerketa baten oinarrituta dago. Bertan haurren balioak ikusi ahalko dira. Gure gizartean gauzak konpartitzeko arazoak daudela ikusita, bideo hau aproposa ikusten dut beraien portaeraz ikasteko. Ia gustazen zaizuen:

Mexikoko ikerketa

Bideo honetan Mexikon egindako ikerketa bat ikusi ahalko duzue. Arrazakeria nola eragiten dieten ikusi daiteke, bideo honetan beraien balioak eta norberaren ezagutza zein den isladatzen da.