Blog honetan haurrei eta beraien hezkuntzari buruzko gorabeherak ikusi ahalko dituzue. Blog honen helburua haurrak hezteko beste modu batzuk daudela erakustea da, honetaz aparte hezkuntza on bat bermatzeko norberak izan behar dituen baliabideak eta ezagutzak aberastea du helburu. Horretarako bideoak, elkarrizketak edota adituen artikuluak izango dituzue. Hemen ikusi ahal izango duzuen informazioa kontrastatzea gomendatzen dizuet.
Beharbada nire burua aurkeztuz hasi beharko nintzateke, horrela ez denez izan, berahala aurkeztuko dut neure burua. Aurretik haurtzaroak haurren etorkizunean daukan eragina azpimarratu nahi dut, alegia, haurtzaroan izandako gertaerek eragin zuzena daukate haurraren garapenean. Ez bakarrik kognitiboan, baita afektibo edo sozialean ere. Gure gizartean garapen kognitiboari ematen zaio garrantzi gehien, blog honetako gora-beherak jarraituz gero pentsaera hau aldatuko duzula uste dut. Beste hainbat gaietan ere hausnarketa sakonak egingo duzula uste dut.
Nire izena Oier da eta Haur Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz. Ikasketa hauek egiten sartu aurretik haurren inguruan beste ikuspuntu bat nuela esan dezaket. Orain arte izan ditudan ezagutzak kontuan harturik beraiekiko daukadan ikuspuntua zeharo aldatu da. Lehen aipatu dudan bezala haurtzaroak gizarteak uste duena baino garrantzi gehiago dauka, izan ere hemen ikasten ditugun balioak, portaerak, jokaerak, helduengan jasotzen dugun afektoa edo maitasuna, konfiantza, askatasuna... eragina izango du beraien etorkizunean. Nik ikasi ditudan gauza guzti hauek zuekin konpartitu nahi ditut, beti ere haurrei hezkuntza on bat emateko xedearekin. Blog hau jarraitzeko ez zara hezkuntza arloan aditua izan behar, nire ustez hemen jorratuko diren gai asko edonori interesgarriak eta baliagarriak izango zaizkio.
Blog honetan atal desberdinak ikusi ahalko dituzu, atal hauetako bat hau izango da "Sarrera" izenekoa, blog honetan sartzen den oro kokatzeko balio du. Honez gain, beste atal bat izango duzue "Gaiak" izenekoa, bertan blog honen edukiak ikusiko dituzue; gai desberdinak jorratuko dira eta modu desordenatuan. Gai hauek ezkerraldeko zutabean "Loturak" jartzen duen lekuan ordenaturik izango dituzue. Bestalde "Loczy"-ri buruzko atal bat izango duzue, Budapesteko haurtzaidegi bat da eta haurrak modu berezi batean hezten dituzte. Hemen gizakia eraikitzen omen dute, beti ere haurraren beharrizanak errespetatuz. Heziketa mota honetan hezitzaileak ez du esku hartzearen rola hartzen, behatzailearena baizik. Haurtzaindegi hau Emi Pickler-ek lehen mundu gerra eta gero sortu zuen. "El niño no es una marioneta en manos de un adulto todo poderoso, educar no es deformar".