Praktika
psikomotrizitatearen aita da Bernard Aucouturier frantsesa. Euskal Herrian
jarraitzaile asko ditu, Bergarako UNEDeko Psikomotrizitate Eskolaren inguruan
mugitzen direnak, batik bat. Eskola horrek behin baino gehiagotan ekarri izan du
Euskal Herrira, eta iaz ere Gasteizen azaroaren hasieran ospatu ziren
jardunaldietan aritu zen.
Txikitatik giro pedagogiko irekian hezia izan zen. Aita irakaslea zuen eta antzerkia asko gustatzen zitzaiona. Freineten laguna zen, eta haren pedagogia jarraitzen zuen. Ama, berriz, ezkerreko militantea zen, gai sozialekin oso konprometitua zegoena eta politikan murgildua zebilena. Giro horretan, gurasoek inoiz ez zuten behartu eskolara joatea, eta nahi zuenean joaten zen. Haur eskoletan asko ibilia da eta urte askotako eskamentua du. Arlo teorikoan zein praktikoan jarduna da. Liburu berri bat argitaratzekoa da laster: Praktika psikomotrizitatean soilik zentratu gabe, haurraz, pedagogiaz eta hezitzaileen jarreraz asko hitz egiten du liburuan. Grau argitaletxeak jarriko du gure eskuetan gutxi barru. |
2012/11/26
Bernard Aucouturier
2012/11/20
Haurrak gidatu edo bideratu
Blog honetako sarreran adierazten
dudan bezala, haurrekiko ikuspegia zeharo aldatu da. Aurreko ikasturtean
psikomotrizitate ikasgaian gauza garrantzitsu bat ikasi genuen. Bizitzan zehar helduek
haurrak nola gidatzen duten ikusi izan du, edozein arlotan gainera, ikastolan,
eskolaz kanpoko ekintzetan, edozein saiotan… Psikomotrizitate ikasgaian gidatze
hau baztertu behar dela erakutsi ziguten. Egia da, hasiera batean ez nuela ezer
ulertzen, alegia, ez nuen hau konpartitzen. Bizi guztian zerbait egiten ikusi
eta gero zaila izaten baita ikuspuntu hori aldatzea.
Bernard Aucouturier izan zen psikomotrizitateko
aitzindari. Haurrak beste modu batean ikusteko eta beraien gaitasunak
indartzeko gai izan zen. Psikomotrizitate saioak duen ezaugarrietako bat lehen
aipatutako hori izan da, helduaren gidaritza desagertzen dela hain zuzen ere.
Horrelako saioa batean protagonista haurra da, ez da heldua. Gure hezkuntza
sisteman eta beste arlo desberdinetan protagonista heldua da, berorrek gidatzen
ditu saioa haurraren askatasuna blokeatuz. Honek haurrek dituzten gaitasun asko
indargabetzen ditu, honez gain dependentzia sortzen du.
Gai hau oso luzea denez, sarrera bat besterik ez
dizuet egin. Orain gustatuko litzaidake honetaz hausnar dezazuen. Hau da,
haurrak gidatu behar ditugu, beraz, guk esaten duguna egin behar dute eta
esaten dugu bezala, edo bideratu beraien askatasuna bermatuz eta beraien
esperientzien bitartez ikasten utzi.
Datorren astean Bernard Aucouturierri buruzko informazioa jarriko dizuet.
2012/11/13
Sormena eta hezkuntza
Aurreko astean esan nizuen bezala hemen daukazue Sir Ken Robinsonek egindako hitzaldi famatua. Kostata baina bideoa euskaraz izatea lortu dut. Bideo ikusi aurretik bertan esandako batzuk aurreratuko dizkizuet:
- "Hezkuntza sistemak sormena hiltzen du"
- "Sormena alfabetatzea bezain garrantzitsua da eta ez ditugu maila berean jartzen"
- "Erratzeko bildur bazara, ez duzu ezer originalik egingo"
- "Sistema honetan ikasleak bildur dira erratzeko"
2012/11/07
Sir Ken Robinson
Ingalaterran jaio arren gaur
egun Estatu Batuetan bizi da hezitzaile eta idazle hau. Pertsona hau ezaguna da
hezkuntzari egindako kritikengatik. Gehienbat sormenari buruzko hitzaldiak
egiteagatik da gurean ezagun. Hori dela eta berak esandako batzuk jarriko ditut
zuek honetaz hausnar dezazuen.
- “Haurrek jaiotzez izugarrizko dohainak
dituzte, artistak dira, zailena hazten doan heinean artista izaten jarraitzea
da”
- “ Hezkuntza sistema honek sormena baliogabetzen
du”
- “Hezkuntza sistema honetan
ezin dituzu errakuntzak egin”
- “Erratu ezean ez dago
originaltasuna ateratzerik”
Ez dakit noizbait beste
hezkuntza sistema bat planteatu diozun zeure buruari. Ez dakit Sir Ken Robinson
esandako hauekin bat zatozen, suposatzen dut bere arrazoiak izango dituela
hauek esateko. Datorren astean hauek eta beste hainbat gauza esandakoen bideoa
jarriko dizuet. Bitartean honetaz hausnarketa txiki bat egitea gomendatzen
dizuet.
2012/11/02
Pertsonai hau nor da?
Ba al dakizue nor den pertsonai hau?
Eta orain?
Agian orain badakizue nor den:
Sir Ken Robinson du izena. Datorren astean pertsona hau aurkeztuko dizuet. Honek hezkuntza eta umeei buruzko hitzaldiak egiten ditu. Datorren aste arte itxaron beharko duzue.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)