Páginas

2012/12/19

Arrastre al pecho

Askotan ez dakigu zein garrantzitsua den naturari kasu egitea. Gaur egun gizartean ditugun pentsaera eta jokaera askok ez diote naturari kasu handirik egiten. Jarraian daukazuen bideo honetan jaioberriaren eta amaren arteko harremana zein garrantzitsua den ikusi ahalko dugu. Jaioberriak titiaren erroak botatzen duten jarioa usaintzeko kapazak dira, horri esker inolako lagumtzarik gabe erroa aurkitzeko kapazak dira. Bideo honetan lehenengo kontaktu honen garrantzia ikusi ahalko duzue.
 
 

2012/12/14

Arrazakeria

Gaur bideo iinteresgarri bat bilatu dut you tuben. Ez dakit nire lehenengo sarrera ikusi duzuen, beraz bideo hau ikusi aurretik lehenengo sarrerako bideoa ikustea gomendatzen dizuet.
Bideoa ikusteko hemen klikatu
Bideo honek nik aurretik jarritako bideo horri parodia egiten dio. Noizean behin horrelako bideoak ikustea ere gomendagarria da. Ia gustatzen zaizuen.
 
 

2012/12/10

Psikomotrizitatea eta Bernard Acoutourier

Bideo honen bidez psikomotizitatea hobeto ulertzea espero dut. Badira aste batzuk honen inguruan ari garela, ez dakit informazioa bilatu duzuen. Horregatik bideo hau jarri nahi dizuet. Espero dut zuen gustokoa izatea.
 
 

2012/12/02

Psikomotrizitatea zer da?


Psikomotrizitatea mugimenduaren adierazpena da, umearen eremu guztietan landu behar da: afektibo,motorean eta kognitiboan.
Mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen terminoa. Haurraren kasuan, termino horrek agerian jartzen du haurraren garapen psikologikoan mugimenduak duen garrantzia. Hau da, psikomotrizitateak gorputzaren mugimenduaren bidezko haurraren garapenean jartzen du arreta. Haurraren garapen psikologikoa gorputzaren mugimenduaren bitartez ematen da. Gorputzaren bitartez, baina kanpoko munduarekin harremanetan.